Watch live streaming video from imaunai at livestream.com
lunes, 20 de diciembre de 2010
domingo, 19 de diciembre de 2010
lunes, 13 de diciembre de 2010
Mindomo: Intsektuen erreinua
Helburu didaktikoak:
Animalien eta bereziki intsektuen arteko ezberdintasunak ezagutzea.
Ideien eta gaien hierarkizazioaz jabetzea.
Intsektuen arteko identifikazioak egitea.
Formato eta euskarri berriak ezagutzea.
Abantailak:
Irudien bidezko eta grafikoen bidezko ikasketa interesgarriagoa gertatzen da.
Ideien arteko hierarkizazioa argi edukitzeko eta grafikoki interpretatzeko oso lagungarria da.
Gaiari buruz egiten den irudikapen mentala zehatzagoa eta objektiboagoa da.
Baliabideak:
Mindomo erabiltzeko, ordenagailu baten beharra bakarrik daukagu, hala ere, informazioa aurkitzeko orduan, internetetik aparte beste baliabide batzuk erabil ditzakegu: aldizkariak, entziklopediak...nahiz eta hauek ere interneten egon, ikuspegi ezberdin bat eman diezagukete eta. Bestalde, egin beharreko gauza bakarra mindomoren web orrian erregistratzea eta mindomo programa doainik deskargatzea izango da.
Scratch | Proyecto | Scratch poligonoak
Scratch | Proyecto | Scratch poligonoak
Helburu didaktikoak:
Poligonoen ezaugarriak ezagutzea.
Formato ezberdinak ezagutzea
Poligonoak eta haien izenak identifikatzen ikastea
Abantailak:
Marakagailu bidezko ariketa izanik, ikaseek gogo gehiago jartzen dute, emaitza onena lortzearren.
Formato dinamiko eta interaktiboa da, ikasleen parte hartze aktiboa eskatzen duena.
Baliabideak:
Scratch programa erabiltzeko, lehenik programaren artxiboa deskargatu eta instalatu beharra dago. Behin programa jaitsirik (doainik da), Scratch-en web orrian sartu eta erregistratu beharra dago, modu honetan egiten ditugun lanak partekatzeko. Beraz ordenagailuaren baliabideekin nahikoa izango dugu.

Arrazismoari buruzko komikia
Helburu didaktikoak:
Gaur egun bizirik dirauen arrazismoaren arazoaz jabetzea.
Besteekiko errespetua lantzea eta diskriminazioa ekiditea.
Komikien lengoaiaz eta egituraz jabetzea.
Abantailak:
Arrazismoa bezalako gai deserosoak lantzeko modu dibertigarri eta berria da.
Irudi eta egoera errealen bidez, ikasleek hobeto barneratzen dituzte landu beharreko kontzeptuak.
Gai mardul bat lantzen dugun bitartean, beste formato eta euskarriak ezagutu ditzakegu.
Baliabideak:
Programa edo aplikazio hau erabiltzeko nahikoa da internet konexioa duen ordenagailu bat edukitzearekin. Izan ere, Pixton erabili ahal izateko behar dugun gauza bakarra, web orrian erregistratzea eta aurretik posta elektroniko helbide bat edukitzea da.
PISA 2010
Justifikazioa:
Gaur egungo hezkuntzaren munduan garrantzia handia duen ekitaldia izaten da PISA informaren argitalpena eta Espainiaren kasuan gure hezkuntza sistemaren funtzionamendu akademizista agerian jartzen du.
Hausnarketa:
2009ko PISA informearen arabera, Espainiako hezkuntza sistemaren hobekuntza bat egon da OCDE-ko tendentzia jarraituz.
Aurtengo informean, bereziki irakurketarekin eta ulermenarekin zerikusia duten konpetentziak aztertu dira, eta Espainiak 481 puntu atera ditu, hau da, 6tik 3ko kalifikazioa lortu du eta OCDEko median kokatzen da, 2006an baino gehiago eta modu honetan, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania bezalako estatuen mailaren parean jarri da.
Gainera, ikasleen %80ak, frogetan, emaitza altuak edo ertainak lortu ditu eta %20ak emaitza baxuegiak. Bestalde, matematika arloan hobekuntza txiki bat egon da eta zientzia arloan 2006an lortu ziren emaitzen oso antzekoak lortu dira.
PISA informeak, ikusi dugun bezala, arlo ezberdinetan lortu diren emaitzei buruzko datuak ematen ditu era bateratu batean eta zonaldeka zatiturik.Bertan egiten diren azterketen bidez, gure hezkuntza praktika atzeratua eta garaiz kanpokoa dela ondorioztatu daiteke.
Izan ere, pertsona ororen hezkuntza prozesuan,praktika oso erredundanteak eta monotonoak egiten dira, aplikazio praktiko zuzenik gabeak, eta eduki ezkero hura esplizitatu gabeak. Horrek autonomiaren murriztea dakar, eta eskolako praktikak bizitzarekin eta gizartearekin zerikusirik ez duten zerbait bezala ikustera bultzatzen gaituzte.
Hori da, nire ustez informe honek agerian uzten duen akats eta anakronismo larria, sistema dinamikoago eta anitzago baten faltan gaude, eta orain da momentua hau aldatzen hasteko. Eskola gizarteko organismo nagusietako bat da eta honekin eskutik egin behar du bere ibilbidea; bestela ezer ezean geratzen da bere funtzio hezitzailea.
Gaiari buruzko zenbait informazio hemen eta hemen

Hizkuntza arloan euskara eta gaztelania maila berdinean
Justifikazioa:
Gai hau aukeratu dut, Euskal Herriko errealitatean eragin zuzena duelako eta bereziki hezkuntzaren munduan zentraturik dagoelako. Bestalde, hizkuntzaren tratamenduaren inguruko zenbait intentzio, nire ustez gaitzezgarri agertzen ditu, beraz honen inguruan hitz egitea erabaki dut.
Hausnarketa:
Eusko Jaurlaritza garatzen ari den Euskal Curriculumari buruzko aldaketak jakinarazi ditu gaur Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta besteak beste, euskara eta gaztelania maila berean egongo direla adierazi du, "orain arteko doktrinatze nazionalista oro ekiditeko".
Horrela, euskara ez da hezkuntzako hizkuntza nagusia izango, Zelaaren ustez, euskara hizkuntza nagusi izateak gaztelera hizkuntza nagusi duten herritarren %80 baztertzen duelako eta egoera horrek hizkuntzen errealitatea ukatzen duelako. "Behargabeko ofentsa da", haren arabera. Hezkuntza arloan euskara hizkuntza nagusia izateko erabakia Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari zenean adostu zuten.
Hala ere, Hezkuntza sailburuak azaldu du euskara eta gazteleraren arteko berdintasunak ez duela D ereduan -euskarazkoan- eragingo "hizkuntza bakoitzaren tratamendua ikastetxeak aukeratuko du, duen hizkuntza proiektuaren arabera".
Euskal Herria terminoari dagokionez, eskola liburuetan ematen zaion hizkuntza eta kultura erabilera mantenduko dute, baina "politiko-administratiboan Euskadi-gatik edo Euskal Autonomia Erkidegoa-gatik" ordezkatuko dute.
Horrez gain, "giza-eskubideak eta biktimekiko enpatia" oinarri izango duen hezkuntza bultzatuko du Jaurlaritzak. Indarkeria eta terrorismoa baztertze aldera, ikastetxe guztiek bakea, elkarbizitza eta giza duintasunaren alde lan egin beharko dutela biltzen da Zelaak aurkeztu duen testuan.
Hezkuntza sailburuak aurkeztutako proiektua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eskola kontseiluan aztertuko dute eta ondoren, Jaurlaritzako Kontseiluak onartu beharko du. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute.
Benetako elebitasunaren alde azken urteetan egin diren aurrerapausoak arriskuan jartzea egotzi dio Ikerne Badiola EAko komunikazio idazkariak Isabel Zelaari. Gainera, EAk espero du, EAEko Eskola kontseiluak "erantzun sendoa" emango diola Hezkuntza sailburuari eta esandakoa zuzentzera behartuko duela.
Arduragabekeri larritzat jo du Jaurlaritzak hezkuntza arloan euskara eta gaztelera maila berean jartzeko asmo hori, "desoreka ekarriko duelako euskararen kalterako". Badiolaren arabera, euskara indartu egin behar da eta horregatik hezkuntzako hizkuntza nagusia izan behar du, "ez bakarra, baina bai nagusia". Eta elebitasunaren printzipioen arabera hezkuntzan tratamendu handiena eman behar zaion hizkuntza, hizkuntza gutxitua da, honela, beste hizkuntza gizartean erraz barneratzen den bitartean, hizkuntza gutxituak hezkuntzaren ezinbesteko indartzea behar du, baina erreforma hauekin printzipio hauen aurka joaten da.
Hona hemen zenbait informazio gehigarri

Suscribirse a:
Entradas (Atom)