lunes, 13 de diciembre de 2010

Arrazismoari buruzko komikia




Helburu didaktikoak:

Gaur egun bizirik dirauen arrazismoaren arazoaz jabetzea.

Besteekiko errespetua lantzea eta diskriminazioa ekiditea.

Komikien lengoaiaz eta egituraz jabetzea.

Abantailak:

Arrazismoa bezalako gai deserosoak lantzeko modu dibertigarri eta berria da.

Irudi eta egoera errealen bidez, ikasleek hobeto barneratzen dituzte landu beharreko kontzeptuak.

Gai mardul bat lantzen dugun bitartean, beste formato eta euskarriak ezagutu ditzakegu.

Baliabideak:

Programa edo aplikazio hau erabiltzeko nahikoa da internet konexioa duen ordenagailu bat edukitzearekin. Izan ere, Pixton erabili ahal izateko behar dugun gauza bakarra, web orrian erregistratzea eta aurretik posta elektroniko helbide bat edukitzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario