jueves, 23 de diciembre de 2010

Sekuentzia didaktikoa: albisteak


HELBURU OROKORRAK.
1- Gizarte-hedabideak, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea, informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea, eta jakintza eraikitzea eta bizitza sozialean parte hartzea.
2- Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea, hizkuntza- aniztasunekiko jarrera ona edukitzeko, euskara erabiltzeko eta hizkuntza gutxitua normalizatzearen aldeko jarrera izateko. Horrekin batera, hizkuntza guztiak komunikazio-tresna egokitzat eta kultura-ondaretzat hartu behar ditu ikasleak.
3- Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean, eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea.

HELBURU ESPEZIFIKOAK:
1-Diskurtso idatziak, ulertzea eta interpretatzea, ulerpen hori albiste eta ikaskuntza egoera berriei aplikatzeko.
2-Albisteak egiteko hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea, idatziz, albisteetarako komunikazio premia guztiak behar bezala betetzeko.
3-Gizarte-hedabideak, informazio eta komunikazio teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea, albisteen inguruko informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea, eta hauen gaineko jakintza kritiko bat eraikitzea.
4- Albisteetan hizkuntza tresna euskara erabiltzea, bere erabilera bultzatu eta bide batez, hizkuntza gutxitua normalizatzearen aldeko jarrera izateko.
5- Jarrera ona eta konfiantza edukitzea albisteak egiteko ahalmenen eta horren bidez kritikarako zein komunikaziorako gaitasuna hobetzea.

EDUKIAK

KONTZEPTUZKOAK:
 Albisteen  edukiaren alderdi nagusiak bereganatzea.
Albisteen ezaugarriak ezagutzea: solaskideak, helburua, gaia, testuaren egitura.
Teknologia berrien erabilpen ezberdinez ohartzea.
 
PROZEDURAZKOAK
 Albisteak ulertzeko estrategiak erabiltzea eta horien transferentzia egitea:  albisteen gaia, zentzu orokorra eta ideia nagusia identifikatzea. Funtsezko informazioa eta funtsezkoa ez dena bereiztea.
Prentsa idatziko albisteetako ereduak eman eta horiek aztertuz, albiste berriak sortzea euskarri eta formatu teknologiko ezberdinak erabiliz.
Albisteetako testu ezberdinak interpretatzea.
Idatzizko albisteetan testuaren antolaketa eta eraketa aintzat hartzea: egitura eta paragrafoak.
Oinarrizko hizkuntza-terminologia ulertzea eta erabiltzea, testuak sortzeko eta interpretatzeko

JARRERAZKOAK
Gogoz parte hartzea taldeka egindako albisteak guztien artean berrikustean; eztabaidarako eta kritikarako jarrera bultzatuz.
Albistea egiterako garaian laguntzazko eta errespetuzko jarrera edukitzea, bai komunikazio-trukean, bai denen artean ikasterakoan.
Materialarekiko errespetua eta jarrera aktiboa hau erabiltzean.

JARDUERAK

LEHENENGO JARDUERA: Albiste bat egitea
Jardueraren helburua:
Helburua ikasleak hasieran duen jakintza maila neurtu eta lehenengo albiste honen eta azkeneko albistearen artean egon den progresioa ikustea izango da, bide batez ordenagailuarekin lehen kontaktu bat eginez.
Jardueraren deskribapena:
Hasiera batean gaiaren aurkezpen bezala, internet bidez aurkitutako albisteak gelara ekartzeko esango diegu. Horien ezaugarriak gainetik ikusi eta gero lehenengo jarduera bezala ordenagailuz (word-ean) albiste bat egiteko eskatuko diegu, gaia irakasleak zehaztua izango delarik.
Behar dugun materiala:
Ordenagailu bana edo egon ezean, bikoteko ordenagailu bana erabiliko da.
Denbora:
Klase ordu bat utziko diegu ikasleei. Bukatuko ez balute, hurrengo klasearen 15 minutu hartuko ditugu.

BIGARREN JARDUERA:  Albisteetan murgilduz
Jardueraren helburua:
Albiste ezberdinak aztertu beharko dituzte; mota ezberdinak daudela konturatzeko, albisteetan agertzen diren ezaugarri ezberdinak ezagutzeko eta albisteen mezua interpretatzen jakiteko.
Jardueraren deskribapena:
Etxetik bakoitzak albiste bat ekarriko du; interneten aurkitua ez bada, aldizkariren batetik, egunkaritik… Klasean bakoitzak berea aztertuko du, eskainiko zaien taula betez; zer azaldu nahi du? Baloreren bat bultzatzen al du? Zein aspektuk erakarri zaitu gehien? Eta zein esaldik? Zergatik aukeratu duzu hau?
Bakoitzak bere albistearen gaineko azterketa egin ondoren, talde txikitan bildu eta denen artean, horien gainean eztabaidatu.
Behar dugun materiala:
Internetetik, egunkarietatik, aldizkarietatik… albisteak hartuko dituzte. Irakasleak banatuko duen taula orria bete beharko dute, balorazioa egiteko.
Denbora:
Ordubeteko saio batean egingo da.

HIRUGARREN JARDUERA :Irudien eta hitzen mundua
Jardueraren helburua:
Jarduera honen helburua irudiak eta testuak albiste batean duen garrantziaz jabetzea izango da.
Jardueraren deskribapena:
Bigarren jarduera honetan ere albistea prestatu beharko dute, baina aldaera ezberdinak jarriko dizkiegu. Lehenengo aldaera inongo testurik gabeko  albiste bat sortzea izango da, soilik irudiak erabili beharko dituztelarik, horretarako, internet bidez edo aldizkarietan aurkitutako argazkiak erabiltzeko aukera emango diegu. Bigarren aldaera irudirik gabeko albistea egitea izango da, soilik testua erabilita.
Behar dugun materiala:
Jarduera hauek egiteko behar dugun materiala honakoak izango dira: egunkariak, ordenagailua, interneteko baliabideak…
Denbora:
Klase ordu batekin nahikoa izango da jarduera hau burutzeko.

LAUGARREN JARDUERA: Zein aukeratuko zenukete?
Jardueraren helburua:
Helburua ikasleak albiste on batek izan dezakeen indarraz ohartzea izango da. 
Jardueraren deskribapena:
Irakasleak bi  gai ezberdinen  inguruko albisteak bilatuko ditu interneten. Gai baten albistea oso landua egongo da eta bestearena sinpleagoa izango da. Ikasleek bi albisteak aztertu eta irakasleak galdera batzuk egingo dizkie. Zein albiste sinetsiko zenukete? Zergatik? Ze ezaugarri ditu batek? Ze ezaugarri falta zaizkio besteari?
Behar dugun materiala:
Ordenagailua.
Denbora:
Klase ordu bat utziko diegu ikasleei.

BOSTGARREN JARDUERA: Irudia.
Jardueren helburura:
Beraiek egingo duten albistearentzako irudia lortzea  izango da helburua.
Jardueraren deskribapena:
Azkeneko albistean erabiliko duten irudia lortzea izango da jardueraren egitekoa. Horretarako irakasleak ikasleekin batera  bide ezberdinak aztertuko ditu. Ondoren, bikote bakoitzak gustukoena duen baliabidea erabiliko du.
Behar dugun materiala:
Argazki kamerak, ordenagailuak, papera eta margoak.
Denbora:
Klase ordu bat.

SEIGARREN JARDUERA: Albistearen egitura 
Jardueraren helburua:
Albiste baten egiturari erreparatu eta bere atalak behatu.
Jardueraren deskribapena:
Albiste baten egiturari erreparatzeko, Mindomo erabiliz, aukeratutako albiste bati buruzko mapa kontzeptuala osatuko du ikasle bakoitzak.
Behar dugun materiala:
Ordenagailua eta nahi izanez gero aldizkariak edo egunkariak… 
Denbora:
Klase ordu batean burutuko dute.

ZAZPIGARREN JARDUERA: Albistea egitea.
Jardueraren helburua:
Jardueraren helburua sekuentzia didaktikoan zehar ikasitako guztia praktikan jartzea izango da.
Jardueraren deskribapena:
Aurreko jarduerekin lortutako informazio guztia albiste batean bildu beharko dute. Bakoitzak aurretik aukeratutako irudiaren inguruko albiste landu bat egin beharko du word-en aplikazio ezberdinak erabiliz.
Behar dugun materiala:
Ordenagailua eta bertako baliabideak.
Denbora:
Bi ordu utziko dizkiegu.

Ebaluazio irizpideak:


Albiste batean agertzen diren elementu ezberdinen arteko loturaz jabetzea.
Irudien esanahia ulertzea.

Albiste batek eguneroko bizitzan izan dezakeen eragina ulertzea.

Testu nahiz irudiaren arteko lotura egokia ezartzea.
                     
Albisteen egituraren ezagutza.

Materialarekiko errespetua.

1.Ikaslea






2.Ikaslea






3.Ikaslea






4.Ikaslea






5.Ikaslea






6.Ikaslea









1 comentario: