jueves, 23 de diciembre de 2010

Eskola 2.0-ren emaitzak

Eskola 2.0, hezkuntza sistema eguneratzeko asmoz egindako hezkuntzaren digitalizaziorako pauso bat izan zen. Bestalde, hezkuntza komunitateko partaideen (ikasle irakasle eta gurasoen) konpetentzia digitalak garatzeko tresna bezela erabilitako plana zen, baina, martxan jarri ondoren ohartzen hasi gara espero genituen emaitzak ez direla lortzen ari, eta hau zenbait arrazoiengatik izan da.

Lehenik, eskoletan ordenagailuak banatu zituen gobernuak, 5.mailako ikasleentzako hasiera batean, baina, ez zitzaion inori horiek erabiltzeko argibiderik eman. Ondorioz, ordenagailu guzti horiek "aparatu" erabil ezinetan bihurtzen dira. Horren ondorioz, irakasle askok, egoera ezin kontrolagarriaren aurrean, ordenagailuak alde batera utzi dituzte.

Bestetik, ordenagailuak erabili ahal izateko, zenbait aplikazioren diseinua behar dugu lehenago, eta kasu honetan, Eskola 2.0-ren kasuan editorialei eskatu zaie lan hau, irakasleen lan propio eta askeak alde batera utziz, teorian, ez baitatoz Eskola 2.0-ren helburuekin.

Horretaz gain, Vodafone multinazionalarekin akordio bat egin da eskolatik kanpoko konexioa emateko ikasleei bere ordenagailu berrietan, etxeko lan hauen aplikazio eta helburu erreala kontuan hartu gabe.
Irakasleen kasuan ere, ez zaie formaziorik eman eta gauza egoki edo normaltzat hartzen da ikasleak irakasleak baino hobeto maneiatzea teknologia berriak, baina hori alda daitekeen zerbait da.

Beraz, ondorioa honakoa da; ikerketen arabera teknologia berriek eta euskarri digitalek, haiek bakarrik, ez dakarte inolako onurarik hezkuntza prozesuari, metodologia aldaketa bat gertatu ezean, eta Eskola 2.0 proiektuan aldaketa hori ez da inondik ere agertzen.

Hortaz, esparru honetan aldaketa bat eragin dezakeen gauza bakarra irakasleen eta hezkuntza sistemako partaide guztien boluntariotza eta aldatzeko gogoa da.

Hona hemen eta hemen zenbait informazio gehigarri

No hay comentarios:

Publicar un comentario