jueves, 23 de diciembre de 2010

Sare sozialak eskoletan

E.A.E.-ko eskoletan sare sozialetan sartzea debekaturik dago, izan ere, Hezkuntza Kontseilaritzak horrela erabaki zuen, ikasleek, ordenagailuak eta informatika orduak aprobetxatuz denbora galdu ez zezaten.

Izan ere, ikerketa batzuren arabera, 11 eta 20 urte bitarteko ikasleen %92ak erabiltzen ditu, eta hauen artean arrakastatsuena Tuenti da, %69ko portzentaiarekin, Messenger eta Facebook bezalako sare sozial garrantzitsuen aurretik.

Gainera, sare sozial hauen erabiltzaile diren ikasle hauek, identitate propio batekin (ez ezkutuarekin) egiten dute erabilpen hau eta aztertutako kasuen %49an egunero egiten dute.

Egoera ikusirik, ez da harritzekoa eskolek sare sozialen erabilpena debekatu izatea, ezienzkoa baita klasean ikasle bakoitzak egiten duena irakasleak kontrolatzea, eta seguruenik gazteei tentagarriegi egiten zaie bertara sartzeko aukera.

Baina, hezkuntzaz haratago, sare sozial hauen bidez, gazteek gurasoen kanpo eta betidanik izan dituzten arau restrikziogileen kanpo  daudela sentitzen dute, eta haien artean hitz egiteko eta elementu ezberdinak partekatzeko aukera ematen diete; gainera, bide batez, inplizituki formato digitala menperatzen laguntzen dute.

Dena den, gazteentzako paradisu konfidentziala den sare hori batzuetan perbertsio askoren gordeleku izatera pasatzen da, eta bullyinga bezalako fenomenoak aurrera eramateko eremu ezin hobea dira, helduen esku hartzea ekiditen duelako.

Honelako erabilpen desegokiak ekiditeko, egin behar duguna, ez da guraso batzuk egin ohi duten bezala, guk bertan identitate faltsu bat sortu haurrak zelatazeko, baizik eta gure ikasle eta haurrak konpetentzia digitaletan hezi behar ditugu. Hau da, sare sozialen kasuan, erabilera errespontsablea izaten erakutsi behar diegu, haien aukerak murriztu gabe, baina, edozein egoera edo elementu desegoki salatzen eta ekiditen erakutsi behar diegu, baina, horretarako lehenengo, guk helduok heldu behar diogu bide horri.

Hona hemen zenbait informazio gehigarri

No hay comentarios:

Publicar un comentario