lunes, 13 de diciembre de 2010

PISA 2010

Justifikazioa:
Gaur egungo hezkuntzaren munduan garrantzia handia duen ekitaldia izaten da PISA informaren argitalpena eta Espainiaren kasuan gure hezkuntza sistemaren funtzionamendu akademizista agerian jartzen du.

Hausnarketa:

2009ko PISA informearen arabera, Espainiako hezkuntza sistemaren hobekuntza bat egon da OCDE-ko tendentzia jarraituz.

Aurtengo informean, bereziki irakurketarekin eta ulermenarekin zerikusia duten konpetentziak aztertu dira, eta Espainiak 481 puntu atera ditu, hau da, 6tik 3ko kalifikazioa lortu du eta OCDEko median kokatzen da, 2006an baino gehiago eta modu honetan, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania bezalako estatuen mailaren parean jarri da.

Gainera, ikasleen %80ak, frogetan, emaitza altuak edo ertainak lortu ditu eta %20ak emaitza baxuegiak. Bestalde, matematika arloan hobekuntza txiki bat egon da eta zientzia arloan 2006an lortu ziren emaitzen oso antzekoak lortu dira.

PISA informeak, ikusi dugun bezala, arlo ezberdinetan lortu diren emaitzei buruzko datuak ematen ditu era bateratu batean eta zonaldeka zatiturik.Bertan egiten diren azterketen bidez, gure hezkuntza praktika atzeratua eta garaiz kanpokoa dela ondorioztatu daiteke.

Izan ere, pertsona ororen hezkuntza prozesuan,praktika oso erredundanteak eta monotonoak egiten dira, aplikazio praktiko zuzenik gabeak, eta eduki ezkero hura esplizitatu gabeak. Horrek autonomiaren murriztea dakar, eta eskolako praktikak bizitzarekin eta gizartearekin zerikusirik ez duten zerbait bezala ikustera bultzatzen gaituzte.

Hori da, nire ustez informe honek agerian uzten duen akats eta anakronismo larria, sistema dinamikoago eta anitzago baten faltan gaude, eta orain da momentua hau aldatzen hasteko. Eskola gizarteko organismo nagusietako bat da eta honekin eskutik egin behar du bere ibilbidea; bestela ezer ezean geratzen da bere funtzio hezitzailea.

Gaiari buruzko zenbait informazio hemen eta hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario