lunes, 20 de diciembre de 2010

Wikileaks


Sarrera eta justifikazioa:
Gai hau aukeratu dut, gaur egun teknologia berriek, informazioaren gizartean duten botereaz jabetzeko aproposa iruditu zaidalako eta ezinbesteko gai bat iruditzen baitzait egungo egoera politiko eta ekonomikoa ulertzeko.
Hausnarketa:
Wikileaks izeneko informazio alternatiboa eskaintzen duen web orria, izugarrizko oihartzuna ari da lortzen mundu osoan, gobernu ezberdinen buruzko informazio sekretuaren buruzko argitalpenak direla eta.
Guzti honek planteatzen digun lehen galdera hurrengoa da: Zilegi al da gobernuaren informazio sekretua argitaratzea?
Nire uste apalean guztiz zilegi da. Izan ere, gobernuak, hiritarrak errepresentatzen dituen organismo bezala, ezin dezake hiritarrei ezkutaturiko informaziorik eduki.
Baten batek esan dezake, informazio guzti hori bat batean hiritarren esku utziko balitz, egoera kaotikoa izango litzatekeela, baina horrek ez du justifikatzen hiritarroi informatzeko eskubidea kendu izana. Munduko biztanle guztiok daukagu munduan gertatzen denaz jabetzeko eskubide berdina, informazioa eskubide bat baita, eta gaur egun internet da informazioaren trafikorako eta boterearen kontrako arma nagusia.
Beharbada, ustekabean gertatu den informazio jario hau, mobilizazio edo akzio handiago baten hasiera besterik ez da. Gaur egungo gobernu opakoen eta interes ezberdinek bultzaturik gertatzen den korrupzio gero eta handiagoarekin bukatzeko. Baina ez hori bakarrik, maila sakonago batean, globalizazio eta kapitalismo itsuaren aurrean pizten ari den mugimendu sozial baten iratzargailua izan daiteke.
Esan daiteke, munduaren gaur egungo antolaketa ez dela egokia, eta ez dute behar bezala funtzionatzen, izan ere, dirua da helmuga eta helburu bakarra, eta bizitzako esparru gehienak honen menpe daudela konturatzen ari gara. Azken finean, denak gaude oligarkia txiki baten anbizioaren menpe, eta haien aberasterako balio ez duena txartzat azaltzen digute gizarteko esparru ezin irudikagarrienetan ere.
Hementxe aurki dezakezue informazio gehigarri gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario