lunes, 13 de diciembre de 2010

Hizkuntza arloan euskara eta gaztelania maila berdinean

 Justifikazioa:

Gai hau aukeratu dut, Euskal Herriko errealitatean eragin zuzena duelako eta bereziki hezkuntzaren munduan zentraturik dagoelako. Bestalde, hizkuntzaren tratamenduaren inguruko zenbait intentzio, nire ustez gaitzezgarri agertzen ditu, beraz honen inguruan hitz egitea erabaki dut.

Hausnarketa:

Eusko Jaurlaritza garatzen ari den Euskal Curriculumari buruzko aldaketak jakinarazi ditu gaur Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta besteak beste, euskara eta gaztelania maila berean egongo direla adierazi du, "orain arteko doktrinatze nazionalista oro ekiditeko".

Horrela, euskara ez da hezkuntzako hizkuntza nagusia izango, Zelaaren ustez, euskara hizkuntza nagusi izateak gaztelera hizkuntza nagusi duten herritarren %80 baztertzen duelako eta egoera horrek hizkuntzen errealitatea ukatzen duelako. "Behargabeko ofentsa da", haren arabera. Hezkuntza arloan euskara hizkuntza nagusia izateko erabakia Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari zenean adostu zuten.

Hala ere, Hezkuntza sailburuak azaldu du euskara eta gazteleraren arteko berdintasunak ez duela D ereduan -euskarazkoan- eragingo "hizkuntza bakoitzaren tratamendua ikastetxeak aukeratuko du, duen hizkuntza proiektuaren arabera".

Euskal Herria terminoari dagokionez, eskola liburuetan ematen zaion hizkuntza eta kultura erabilera mantenduko dute, baina "politiko-administratiboan Euskadi-gatik edo Euskal Autonomia Erkidegoa-gatik" ordezkatuko dute.

Horrez gain, "giza-eskubideak eta biktimekiko enpatia" oinarri izango duen hezkuntza bultzatuko du Jaurlaritzak. Indarkeria eta terrorismoa baztertze aldera, ikastetxe guztiek bakea, elkarbizitza eta giza duintasunaren alde lan egin beharko dutela biltzen da Zelaak aurkeztu duen testuan.

Hezkuntza sailburuak aurkeztutako proiektua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eskola kontseiluan aztertuko dute eta ondoren, Jaurlaritzako Kontseiluak onartu beharko du. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute.

Benetako elebitasunaren alde azken urteetan egin diren aurrerapausoak arriskuan jartzea egotzi dio Ikerne Badiola EAko komunikazio idazkariak Isabel Zelaari. Gainera, EAk espero du, EAEko Eskola kontseiluak "erantzun sendoa" emango diola Hezkuntza sailburuari eta esandakoa zuzentzera behartuko duela.

Arduragabekeri larritzat jo du Jaurlaritzak hezkuntza arloan euskara eta gaztelera maila berean jartzeko asmo hori, "desoreka ekarriko duelako euskararen kalterako". Badiolaren arabera, euskara indartu egin behar da eta horregatik hezkuntzako hizkuntza nagusia izan behar du, "ez bakarra, baina bai nagusia". Eta elebitasunaren printzipioen arabera hezkuntzan tratamendu handiena eman behar zaion hizkuntza, hizkuntza gutxitua da, honela, beste hizkuntza gizartean erraz barneratzen den bitartean, hizkuntza gutxituak hezkuntzaren ezinbesteko indartzea behar du, baina erreforma hauekin printzipio hauen aurka joaten da.

Hona hemen zenbait informazio gehigarri

No hay comentarios:

Publicar un comentario